XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. LURGINTZA KOPERATIBA Bidezko da, noski, hasteko, lan hau egin dugunok zein edo zer garen berri ematea.

Lurgintza legearen aurrean nor izatera iritxi baino lehen baserritarrei laguntzeko asmoz irekitako bulego bat zen eta ordurako, zenbait baserritako kontuak eramaten zituen.

Duela 12. urte oinarritu zen Azpeitian.

Gaur egun, urte mordoxka bateko ibilaldiaren ondoren, nekazaritza eta ganaderitzaren hazkunderako zentro bat izatera iritsi da eta bere bazkideei zerbitzu hauk eskaintzen dizkie: - Kontabilidade zuzendaritza eta dokumentu egitea.

- Baserrien zuzendaritza eta jestio lana egiten lagundu.

- Baserritarrei jakingarri zaizkien berriak bildu eta zabal.

- Baserritarrai sortzen zaizkien arazoei erantzuteko proiektoak sumatu eta prestatu.

- Baserritarrok behar izaten dituzten edozein dokumentu eta paperak egin.

Lanok egiteko Azpeitian eta Tolosan ditu bi bulego eta 7-8 lagun enplegatzen dira sail desberdinetan.